Kaxiano- Itsasontzi baten

Urtaroak lantzen

Urtaroak lantzen

Urtaroak lantzeko abestia:
Udaberrian euria
eguzkia udan
udazkenean orbela
elurra neguan (Bis)

Euritan plisti-plasta ibiltzen gara gu
euripean jolasten ongi badakigu
bustita blai eginda hoztu gaitezkeenez
jantziak aldatzea nahikoa da berez.

Udaberrian euria
eguzkia udan
udazkenean orbela
elurra neguan (Bis)

Eguzkitan beroa izerdi patsetan
zein ongi egoten den gure hondartzetan
Udan egunak luze bezain bero
uretan gabiltza gu ia egunero

Udaberrian euria....

Udazkena orbelaz estalia dago
eta egunak udan baino laburrago
Hego-haize epela dabil kaleetan
ilea dantzarazten denen buruetan.

Negua elurretan hotza izan arren
azkar berotzen gara elurraz jolasten
aldapak trineoan azkar jaisten dira
elurra baldin bada guztiak mendira

Udaberrian euria....


"Bi urtxintxak" ipuinarekin, urtaroak landuko ditugu:


UDAZKENA

Udazkenean zuhaitz batzuk hostoak galtzen dituzte, baina ez guztiak!!




NEGUA

 Urtaro hau lantzeko, honen ezaugarriak dituzten marrazkiak margotuko ditugu. 

Lehenengo, ordenagailuaren bidez elurretako panpina margotuko dugu. Sakatu beheko linkean!!

Badakigunez, neguan gabonak ditugula. Margotu gabonetako zuhaitza!!

Beheko linkean sakatzen baduzu, inprimatzeko marrazkiak aurkituko dituzu. Margotu nahi duzun kolorearekin!!!

UDABERRIA
 Udaberrian, mota askotako animaliak ikusten ditugu gure mendietan zehar: armiarmak, ahateak, orkatzak...eta batez ere, erleak. Animali hauek oso langileak dira eta eztia egiten dute. Badakizue nola egiten duten eztia??? 

Olerkia: UDABERRIA
Udaberrian dotore
soinean mila kolore
erleak surga
txoriak kanta
begira han zenbat lore


UDA

San Juan gaueko ipuina MARIPERTXENTA





No hay comentarios:

Publicar un comentario